Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Gasteizen deshazkundeari lotutako Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko taldeak bilduko dira

2012-10-12
alde 0    kontra 0
Desazkundeak Gasteizen antolatutako jardunaldien afixa.

Desazkundea taldeak antolatu du hiru eguneko bilkura. Gaur hasi eta igande arratsaldera arte bilduko dira Euskal Herriko eta Espainiar Estatuko hainbat talde. Dagoeneko nortasun eta praktika dekrezionistak dituzten taldeek hartuko dute parte eta eztabaida teorikoa eta praktikak partekatuko dituzte.

Hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak eta bestelakoak baliatuko dituzte eztabaidarako, esperientzia berriak ezagutzeko, taldeak aurkezteko. Besteak beste, osasunaz, politikaz, teknologiaz, urbanismoaz eta agroekologiaz mintzatuko dira.

Asteburu luzeko bilkurak lau helburu ditu: Espainiar Estatuan zein talde dauden, nola egiten duten lan, nola ulertzen duten deshazkundea ezagutu; sarea sortu taldeen artean; hazia erein aurrera begira egitasmoak elkarrekin egiteko; antzeko taldeak sortzeko lan egin.

Ondoko loturan urriaren 12, 13 eta 14ko egitarauak, Internetez jarraitu ahal izango diren jardunaldien berri, asteburu osoko bilkuraren inguruko informazioa eta deshazkundeari buruzko informazioa irakur daiteke: Deshazkundearen eta Trantsizioaren II. bilkura

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys