Garoñak pitzadurarik ote duen aztertzen ari da Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

  • Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseilua (CSN) Garoñako zentral nuklearra aztertzen ari da, baita Herrialde Katalanetako Cofrendendesekoa ere. Ikerketaren arrazoia Flandrian dago: Doel herriko zentral nuklearrean pitzadurak agertu dira eta hura eraiki zuen enpresak (Herbehereetako Rotterdam Droogdok Maatshappij-ek) egin zituen Garoñako eta Cofrendeseko zentralen ontziak ere.


2012ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Garoñako zentral nuklearra ikertzen ari dira.

Willy De Rooverek, Belgikako Agentzia Federal Nuklearreko zuzendari orokorrak (AFNB), joan den larunbatean adierazi zuen modu “iraunkorrean” itxi beharko liratekeela enpresa horrek egindako ontziak dituzten mundu osoko 20 zentral nuklearrak.

Doeleko zentraleko pitzadurak ekainaren hasieran aurkitu zituzten, ohiko inspekzioa egiten ari zirela. Dena den, geroztik zabaldu diren informazioen arabera, 1970eko hamarkadatik bazegoen pitzadura horien berri. Are gehiago, ez da Doelekoa Belgikako estatuan problemak izaten ari den zentral bakarra: Thangekoan ere artesiak aurkitu dituzte. AFNBk ia ezinezkotzat jo du horiek konpontzea, isuri erradiaktiboen arrisku handiagatik.

Eguzki talde ekologistak gogorarazi du Garoñan ere pitzadurak aurkitu dituztela behin baino gehiagotan. Horiek konpondu dituztela behin eta berriz adierazi arren, Eguzkik uste du zentrala behin betiko ixtea dela aukera egokiena. 40 urte dituela gogorarazi dute, iraungitze-data gainditu zuela eta arriskuan jartzen dituela inguruan bizi diren milioi bat lagun baino gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude