Garoñak Ebro ibaiko urak kutsatzen dituela salatu du Greenpeacek

  • Garoñako zentral nuklearrak ( Burgos, Espainiako Estatua ) Ebro ibaira egiten dituen ur isurketek Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren araudia urratzen dutela salatu zuen atzo Gasteizen Greenpeaceko energia nuklearraren arduradun Carlos Bravok. Aurkeztutako txostenen arabera, zentralaren isurketak Ebroko uraren tenperatura 15,7 gradu igotzera iritsi daitezke,  araudiak hiru graduren aldea baino onartzen ez badu ere.


2011ko ekainaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Garoñako zentralaren itxiera eskatzeko atzo Bilbon egindako antzezpena.

Greenpeacek otsailean egindako bi neurketa erkatu ditu, bata otsailekoa – zentrala martxan zegoela – eta bestea maiatzekoa – erregaia aldatzeko zentralak egin zuen geldialdiaren sasoikoa –. Lehenbizikoak 14,5 gradutako igoera neurtu zuen Ebroko uren tenperaturan; bigarrenak ordea, 4,5 gradukoa, araudiak onartutakoaren gainetik nolanahi ere. Horregatik, EKHk Nuclenorri – Garoñako zentrala kudeatzen duen enpresa – ur isurketak ematen dion baimena bertan behera utz dezan exijitu du Greenpeacek. Horren ezean auzitegietara joko duela iragarri du antolakunde ekologistak.

Atzo, bestetik, ehundaka pertsonak hartu zuten parte 'Nuklearrik ez' lelopean Bilbon egindako manifestazioan. Xabier Abian Ekologistak Martxan erakundeko ordezkariak adierazi zuenez, "zentral nuklear guztiak ixteko eskatzen dugu, Garoñatik hasita". Manifestariek istripu nuklearra antzeztu zuten Bilboko Iberdrolaren dorrearen parean, lurrean etzanez eta ke gorria zabalduz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greenpeace
2023-07-20
Hegazkinak trena baino 80 aldiz gehiago kutsatu arren, 30 aldiz merkagoa izan daiteke garraiobide hau hartzea

Hegazkinez bidaiatzeak trenean baino bi aldiz merkagoa izaten segitzen du, bataz bestean, Europan. Aldea are handiagoa da bidaia zehatz batzuentzat: Bartzelona-Londres 30 aldiz merkagoa da hegazkinez bidaiatzea; Londres-Bratislava 15,5 aldiz; Viena-Erroma 10 aldiz... [+]


2021-09-07 | ARGIA
BMW, Mercedes, Volkswagen eta Wintersahll Dea auzitara, krisi klimatikoa elikatzeagatik

Volkswagen, BMW eta Mercedes-Benz auto ekoizleen aurka egingo dute hainbat talde ekologistek. Krisi klimatikoa elikatzen dutela leporatuta, auzitara eramango dituzte, barne-errekuntzako motordun autoak 2030erako eraikitzeari utz diezaiotela eskatuz. Wintershall Dea... [+]


2021-01-19 | ARGIA
Klima aldaketaren kontra agindutakoa ez betetzeagatik auzitegietan da Frantziako Gobernua

Lau talde ekologistek duela bi urte abiaturiko prozesua auzitegietara iritsi da: joan den ostegunetik, Frantziako Gobernua epaitzen ari dira Parisko Epaitegi Administratiboan, klima aldaketari aurre egiteko agindutako neurriak ez betetzea leporatuta. Epaia hilabete... [+]


Deskonfinamendua: garraio jasangarria bultzatzeko aukera?

Konfinamendu osteko egoerari begira, garraio publikoetan jende pilaketak saihesteko asmotan auto pribatuak aukera bat direla adierazi du José Luis Ábalos Espainiako garraio ministroak. Talde ekologistak horren aurka agertu dira, Europako beste herrialde batzuen... [+]


Kartzela-zigor eskaera Bilboko portuan armen esportazioa salatu zuten ekintzaileentzat

2018ko otsailean Bahri Tabuk itsasontzi saudi arabiarraren aurkako protestan parte hartu zuten Greenpeaceko 23 ekintzailek. 200 tona arma kargatzeko asmoa zuela salatu zuten ekintzaileek, eta horietako bederatzik itsasontziaren amarretatik zintzilikatzea lortu zuten. Orain,... [+]


Eguneraketa berriak daude