Garitanok jarraituko du Tabakalerako presidentetzan, Urgellek uko egin ostean

  • Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak uko egin dio Donostiako Tabakalera zentroko administrazio kontseiluko presidente izateari. Ondorioz Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jarraituko du karguan, nahiz eta Urgelli eskatu dion uko egin izanari buruzko txosten bat egiteko.


2012ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Martin Garitano (Gipuzkoako Diputazioa), Xabier Iturbe (Kutxa), Blanca Urgell (Jaurlaritza) eta Juan Karlos Izagirre (Donostiako Udala).

Urgellek karguan "txanda-pasa" egitea eta presidentetza Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak hartzea proposatu zuen asteburuan. Uko egiteko, bestalde, bi arrazoi eman zituen. "Batetik, uste dugu tokian tokiko instituzioei [Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari] dagokiela proiektuaren buru izatea eta proiektu bat dagoela azaltzea eta erakustea", adierazi du. Bestetik, administrazio kontseiluak joan den otsail hasieran hartutako erabakiaz aritu zen: "Uste dut Tabakaleraren ibilbidean aurreneko aldiz erabakiak ez zirela adostasunez hartu. Horrek esan nahi du une honetan gehiengoa dutenek hartu beharko luketela proiektuaren burutza".

- Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatuak Berria egunkarian (2012-03-25): "Apiril amaierarako edo maiatzerako zuzendaria izango du Tabakalerak". (Elkarrizketa osoa irakurri)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude