'Gara'-ko kazetari bati ez diote Israelen sartzen utzi


2010ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Garako kazetari bati Israelen sartzea debekatu diote. Askapena erakunde internazionalistak antolatutako Biladi Hadi izeneko brigada kulturalarekin zihoan Palestinara. Duela astebete inguru irten zen brigada eta tartean hainbat kazetari daude, ARGIAko bat eta Hala Bedi irratiko beste bat barne. Mezu hau bidali zigun atzo arratsaldean ARGIAko lankideak:

"Hauxe da Israelek eman digun 'ongietorria'. Jordania eta Israel arteko muga den Aqaba hegoaldeko mugatik igarotzen saiatzean, nirekin eta Hala Bediko beste kide batekin zetorren Garako kazetaria kanporatu dute. Mugako chekpointean hiru orduz miaketa (erdi biluzik jarri gaituzte) eta itaunketa luze baten ostean, Hala Bediko kideari eta bioi aurrera jarraitzeko agindu digute eta Garako kazetaria Jordaniako mugara itzultzera behartu dute".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-03-27 | ARGIA
NBEk lehen aldiz su etena eskatu du Gazan

32.000 hildakotik gora eragin ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2024-03-24 | Marta Maroto
Inork nahi ez duen gerra saihetsezina

Hezbollah, Ekialde Hurbileko miliziarik boteretsuena, Libanoko lurretatik Israeli eraso egiten hasi zen, Gazako sarraskia hasi eta biharamunean. Palestinari elkartasuna adierazteko bigarren fronte honen etorkizuna Zerrendan gertatzen denarekin lotuta dago. 91.000 lagun inguru... [+]


Eguneraketa berriak daude