Piztu Ezazu Argia gunera joan.

"Galizian, izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz?"

2012-06-29
alde 0    kontra 0
Nel Vidal Barral.

Nel Vidal Barralen hausnarketa da komatxo artekoa. Vidal, Galiziako Hizkuntza Normalizazioaren Langileen Koordinadorako presidentea da eta ARGIA astekarian elkarrizketatu dugu uztaileko Galiziako udako ikastaroak direla-eta. Justizia soziala eta normalizazio linguistikoa du izena antolatu duten jardunaldiak. Mugimendu feminista, ekologista eta sindikalista justizia sozialaren aldeko aldarrikapen mugimendutzat ditu galiziarrak, eta haren ustez, galegoa defendatzea ere, justizia kontua da.

Ondoko lerroetan dituzue elkarrizketako pare bat pasarte:

Inkoherentziak eta koherentziak garbi ikusten dituzu. Zuk esan duzu matxista izatea eta galegoa defendatzea ez datozela bat.

Mugimendu ekologistak ikusaraziko du ekologismoa bidezkoa dela, guk ikusaraziko dugu hizkuntza normalizatzea bidezkoa dela, eta feministek gauza bera egingo dute feminismoarekin. Hori hala izanda, zeharo inkoherentea litzateke gizabanakoak eremu baterako bidezkoa dena defendatzea eta besterako ere bidezkoa dena ez defendatzea.

Hots, matxista bazara ezin zaitezke galegoaren defendatzaile izan.

Esate baterako, izan al zaitezke feminista eta galegoa ez defendatu? Noski hala egin daitekeela, baina ez da koherentea. Galegoaren alde egin dezakezu eta aldi berean ekologista ez izan? Hori ere inkoherentea izango litzateke. Urrunago joanda (eta ez dakit muga non dagoen), Galizian izan al zaitezke feminista gaztelaniaz biziz?

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys