Lege proiektua zena lege bihurtu da, eta ondorioz, galesa (ingelesarekin batera) hizkuntza ofiziala izango da Galesko biltzar nazionalean. Horrek esan nahi du bi hizkuntzei balio bera eman eta berdin erabili beharko direla. Rosemary Butler legebiltzarreko presidenteak adierazi duenez, Galesen historian momentu historikoa da.
Rhodri Glyn Thomas galesaren eta legea onartzearen komisario arduraduna da, eta bere ustez, lege proiektua elebitasuna nola landu ikasteko adibidea da Galesko sektore publiko eta pribatuarentzat. Legebiltzarreko komisioak hizkuntza plana prestatu beharko du bi hizkuntzak berdin erabiltzen direla bermatzeko. Bi hizkuntzak berdin tratatu beharko dituzte barrura begira eta jendearen arretara begira.
Informazio gehiago:
Galesari buruz euskarazko Wikipedian.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.