Piztu Ezazu Argia 970x90

Galdakaoko Formica enpresak 170 langile kaleratuko ditu

2012-09-11
alde 0    kontra 0
Formicako langileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken asteetan.

Laminatuak egiten dituen Formica enpresak Galdakaon duen lantegia itxi egingo du, eta 205 langileetatik 170 kalean geratuko dira. Lan administratibo batzuk egin behar dituztenek soilik jarraituko dute beharrean. Zuzendaritzaren hitzetan "Galdakaoko enpresa ez da errentagarria", baina langileek diote ez dagoela arrazoirik lantegia ixteko, "nahikoa lan" dutelako.

Formica taldea Zeelanda Berriko Fletcher Building multinazionalaren menpe dago. Galdakaoko fabrika itxita, Espainiako Estatuko ekoizpena Valentziako lantegian kontzentratuko dute.

Zuzendaritzak aurkeztutako erregulazio dosierarren arabera, Galdakaoko langileetako batzuk konpainiaren beste fabrika batzuetan has daitezke lanean, baina langileen iritziz, "kolektiboa apur bat zatitzeko neurri propagandistikoa" besterik ez da hori.

Informazio gehiago:

Galdakaoko Formicaren Itxierari Ez (Facebook)

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | El Correo | Naiz
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys