Gaitasun biderkatua

  • Duela bizpahiru urte gure klase batera euskal kazetari bat etorri zen, eta nik ikastaroan esandakoez artikulu bat idatzi zuen. Tartean, Txillardegi eta beste batzuei buruzko iritzi kritiko batzuk jarri zituen nire ahotan, nik Txillardegiri buruz horrelakorik esan ez nuenean.


2012ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Jon Sarasua (Arg: Dani Blanco)

Noizbait ahoz berari oker hori argituko niola pentsatu nuen, eta nire esker on bihotzekoa agertuko niola. Ez, ez etxean eta ez herrian, gure zaharrak ohoratzea ez da gerorako uzteko zeregina.

Urbeltzi behin entzun nion ingurune euskaldun askotan liderrek arazoak dituztela. Deserosoa egiten zaigu gidatzea eta besteren gidaritza aitortzea. Eta gure arteko gidariak, sarritan, ertzean kokatzen dira denborarekin, gehienetan beren borondatez, beste batzuetan dena delakoa kudeatu nahi dutenentzat deserosoak bihurtzen direlako. Prozesuen erdigunetik, abiatze erabakiorretatik nahiz ertzetik, Txillardegi erreferentzia nagusien sortzaile eta emaile izan da.

Bost hamarraldi. Hori dugu aro baten neurria. Euskararen loraldi modernoaren aroa, ETAren zikloa, kooperatibena, literaturarena eta beste hainbat prozesurena. Belaunaldi progresista izan da aro horren bultzatzaile nagusietakoa, bakarra ez baina. Prozesu sozialak konplexuak izaten dira, eta mila eragin estrukturalen bidez azaltzen ditugu, baina ezer ez da gertatzen pertsona jakin batzuen jenio berezi hori gabe. Gaitasun biderkatua duten pertsonek, azken aldian uste ohi duguna baino eragin handiagoa izaten dute gure historietan. Elur-bolak martxan jartzen dituzte, luzerako ildoak markatzen dituzte, eta desadostasunak agertzen dituztenean ere, nagusitzen den gehiengoak baino usaimen finagoa zutela erakusten du denborak gehienetan. Txillardegi horietako bat da.

Belaunaldi progresistaren ekarpenak eta hutsuneak aztertzeko unea iritsiko da. Euskal progresiaren amets, gaitasun, obsesio eta mozketetan, gure lorpen eta porroten gako asko daude. Gaur ez. Gaur gizon itzela ohoratzeko eguna da. Pertsona adimentsu, libre eta eskuzabal honen oroimenaren aurrean hunkiduraz isiltzea ateratzen zait. Nire sustraia dut, beste sustrai-adar askoren artean. Nire errealitate batzuk, bere adimenaren adar dira. Nire ametsa bere ametsaren zordun da.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude