Fukushimako erradiazioa itsasoz Estatu Batuetara bost urte barru iritsiko da

  • 2011ko martxoan itsasoratu ostean, handik bost edo sei urtera iritsi daiteke Fukushimako zentral nuklear hondatuaren erreaktoreek kutsatutako urak Estatu Batuetako mendebaldera, hango uren erradioaktibitatea bi halakotuz. Alemaniako Kiel hirian dagoen Geomar Itsas Ikasketetarako Helmholtz zentroko ikerlarien simulazioek hori erakutsi dute. Behean ikus dezakezue ikerlanaren emaitzekin osatutako simulazio biziduna:


2012ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Environmental Research Letters aldizkarian publikatu duten "Model simulations on the long-term dispersal of 137Cs released into the Pacific Ocean off Fukushima" ikerlanean Erik Behrens, Franziska U Schwarzkopf, Joke F Lübbecke and Claus W Böning ozeanografoek itsasoko uren zirkulazio modeloak erabili dituzte 2011ko martxoan aste luzez Fukushimako zentraletatik itsasoratutako ur kutsatuen mugimenduak simulatzeko.

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

"Ez gara harritu nahasketa ikusteaz", adierazi du egileetakoa den Claus Böningek, "baina bai zein azkar gertatzen zen ohartuta. Kutsadura urte betean zabalduta egongo zen Itsas Bareko iparraldearen mendebalde osoan eta aurreikusten dugu bost urtetan iritsiko dela Estatu Batuetako mendebaldeko itsasertzera".

Böningek azpimaratu du, kutsadura itsaso zabalean diluitzearen poderioz, AEBetara iritsiko den erradiazio maila askoz apalagoa izango dela abiatzean Fukushiman zeukanaren aldean. "Hala ere, ezin dugu zuzen kalkulatu zein mailatan iritsiko den, ez dakigulako seguru Fukushiman zenbat isuri zen". Eta ororen buru, Kalifornia eta beste itsas hegietara iritsiko diren uren erradiazioa apalagoa izango omen da edateko uretan baimenduta dagoena baino. Kontsola bitez gure lagun kaliforniatarrak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude