Fukushima: langileen artean minbizi arriskua hamaika aldiz altuagoa esandakoa baino

  • 1.978 pertsonara igo da erradiazio maila arriskutsuetan ibilitakoen kopurua. 2012ko abenduan TEPCOk (Tokyo Electric Power Co.) kaltetutako 178 pertsonako zifra aurkeztu zion Osasunaren Munduko Erakundeari. Azken azterketaren arabera, beraz, hasieran aurkeztu zutena baino hamaika aldiz pertsona gehiago dago arriskuan.


2013ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fukushimako langileak istripua gertatu zenean hozketa egiten zentral atomikoan.

Fukushimako desastrea gertatu zenean 19.592 langile zituen enpresa nuklearrak. Pasa den urte amaieran TEPCOk 522 langileri egin zien mediku azterketa, eta horietatik 178 arrisku mailan sartu zituen 11.800 milisievert-etik gorako erradiazio eremuetan ibili izanagatik. Orain 100 milisievert-eko erradiazio mailetan ibili ziren langileak ere sartu dituzte arrisku “poltsan”.

Asahi Shimbun komunikabide japoniarrak argitaratu du albistea, eta RTk zabaldu du Mendebaldean. Biek azpimarratu dute TEPCOk langileei tiroideko glandula kontrolatzeko azterketak egingo zizkiela zin egin bazuen ere, langile gehienak 28 hilabetez mediku ikusketarik egin gabe eduki dituztela.

Uztailaren hasieran hil zen esofagoko minbiziz Masao Yoshida Fukushima Daiichin hondamendia gertatu zenean zuzendari zena. Ez dago garbi Yoshidaren minbizia zentral atomikoarekin lotu ote daitekeen. Baina hondamendiaren ondorioak estaltzen saiatzen ahalegintzen ari badira ere, geroz eta nabariagoak dira loturak.

Begira 2013ko otsailean Pello Zubiriak bere blogean Fukushimako haurrak tiroideetan kisteak atera zaizkienak artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude