Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Frantziako Konstituzionalak zezenketen jarraipena bermatu du

2012-09-24
alde 0    kontra 0
Zezenketen aurkako manifestazioa.

Frantziako Konstituzio Kontseiluak zezenketak legezkoak direla berretsi du, animalien eskubideen aldeko taldeen etsipenerako. CRAC elkarteak zezenketen aurkako milaka sinadura bildu dituen arren, zezenketak eta Konstituzioa bateragarriak direla erabaki dute epaileek.

Zezenketak Baionan

Tauromakia ondasun kultural eta immaterial izendatu zuten Frantzian pasa den apirilean. Izendapen horren alde lan handia egin zuen, besteren artean, Baionako auzapez Jean Grenetek. Kazeta.infok nabarmendu duen moduan, Lapurdiko hiriburuan zezenketek zulo ekonomiko itzela eragin dute: bost milioi euro azken bost urtetan. "Are gehiago, Greneten lagun handia den Afflerou enpresariak muzin egin dio Baionako besten finantzamenduan laguntzeko zezenketen aurkako militanteen presiopean", dio albisteak. Dena den, zezenzaleak badirela gaineratu du, eta Manuel Valls Barne ministro sozialistaren hitzak gogoratu ditu:  "Zezenketak atxiki beharreko ohidurak dira".

CRACek eta animalien eskubideen aldeko DDA elkarteak agiria plazaratu dute. "Zezenketen aurkako borrokan etapa bat baino ez da izan oraingoa; aurrera jarraituko dugu, gupidak zezenketen krudeltasuna bazter utzi arte", diote idatzian.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Gara | Kazeta.info
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys