Frantziak eta EEPk irakaskuntza elebiduna oztopatzen dutela salatu du Ikas-Bik
2012-01-25

handitu txikitu
Ikas-Bi elkarteko ordezkariak, atzo Baionan (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)
Ikas-Bi elkarteko ordezkariak, atzo Baionan (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Ikas-Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak atzo Baionan egindako agerraldian salatu zuenez, Frantziako Hezkuntza Ministerioa eta Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) irakaskuntza elebidunaren garapena oztopatzen ari dira.

Paueko Akademia Ikuskaritzak iragarriko duen irakasle kopuruaren murrizketaz mintzatu zen Thierry Delobel Ikas-Biko presidentea, baita EEPren hizkuntza politikaz ere: "Irakaskuntza sareen arteko desberdintasunak indartzen dituzte EEPren hautu estrategikoek". Bere hitzetan, "irakaskuntza publikoak euskararen transmisioaren adar nagusia izan behar du, lehen mailako ikasleen hamarretik zazpi bere baitan baitira". EEPk funtzionamendu "geroz eta teknokratikoagoa" duela eta bere eginbeharra ez duela betetzen gaineratu zuen Delobelek.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia