Frantziak AHTren lanak 2014ra arte geldiaraziko ditu
2011-09-01

handitu txikitu
AHTaren aurkako protesta Lapurdin (kazeta.info)
AHTaren aurkako protesta Lapurdin (Kazeta.info)

Lapurdiri dagokionez, AHTaren zundaketa lanak 2014 urterarte geldirik mantentzea erabaki du Frantziak. Hego Lapurdi, Aturri-Errobi eta Errobi Herri Elkargoetako presindenteek atzo Thierry Mariani Frantziako Garraio Ministroarekin egindako bilkuran hartu zuten erabakia.

Horrez gain, atzoko batzarrean erabaki garrantzitsuak hartu zituzten; hala nola, Tren Garraioaren Behatokia sortzea eta 500 metro baino gehiagoko lur desjabetzeak bertan behera uztea, dagoeneko desjabetutako lurrak aurreko jabeeei bueltatuz.

Tren Garraioaren Behatokia sortzea pauso garrantzitsua izan daitekeela esan du Mixel Hiriart Hego Lapurdi Herri Elkargoko presidenteak bileratik irten ostean. Izan ere, behatokiak Lapurdiko AHTak egingo duen ibilbidea ikertuko du, eta lehenengo aldiz, Lapurdiko hautetsiek erabakigunea izango den batzorde batean parte hartzeko aukera izango dute, nahiz eta oraindik irizpide guztiak zehaztu gabe egon.

Desjabetzeei dagokionean, 1.000 metrotik 500 metrora murriztu du desjabetutako lurren eremua. Hori horrela izanda, orain arte desjabetutako lurrak aurreko jabeei itzuliko zaizkie.

Nafarroako Gobernuak aldiz, kontrako neurria iragarri zuen atzo. Izan ere, Nafarroan enplegua sustatzeko AHT lanak ahal bezain azkarren hasiko dituztela esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Irakurleen iruzkinak

  • hju - 2011-09-01 11:17:45: EH k avt eztu behar baizik trena udal denak konektatuko dituena;dosnosti eta oria ko herriak ordiziraino eta gero azpeitira pasako dena eta gero azkoiti eta plazentzi eta eibarrera pasako dena
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia