Frantziako Konstituzioa eta eskualde hizkuntzak

Frantses Hizkuntzaren Akademia: "Frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra"
2008-06-17

handitu txikitu

Maiatzaren 7an hizkuntza gutxituei buruzko eztabaida egin zen Frantziako Asanblea Nazionalean. Lehen aldiz, hizkuntza gutxituei buruzko legea egingo dela hitz eman zuen Christine Albanel Frantziako Kultura ministroak. Bada, maiatzaren 22an, Frantziako Parlamentuak Konstituzioaren 1. artikulua aldatzea onartu zuen. Ondorengo esaldia gehituko diote: "Eskualde hizkuntzak Nazioaren ondare dira". Konstituzioak hizkuntza horiei erreferentzia egitea aurrerapausoa da, baina etorkizunean zein aldaketa ekarriko dituen ikusteko dago. Ikusteke dago, besteak beste, Frantziako erakunde batzuengan sortu duen ezinegonagatik. Frantses Hizkuntzaren Akademiak, adibidez, Konstituzioak eskualde hizkuntzei erreferentzia egitea arbuiatu du: "Bost mendez frantsesak frantziar nortasuna ondu du, eta ondorioa argi ikusten da Konstituzioko bigarren artikuluan; frantsesa da Frantziako hizkuntza bakarra". Hala ere, hizkuntza gutxituen aurka ez dagoela adierazi du Akademiak: "Hizkuntza gutxituekiko abegia eta borondate ona beste nonbait adieraz daiteke, ez Frantziako Konstituzioan".

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia