Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Frankismoak hildako 88.000 biktima daude gutxienez oraindik fosa komunetan lurperatuta

2012-08-31
alde 0    kontra 0
Frankismoaren 88.000 biktima lurpean daude oraindik.

Kanbodiaren ondoren, Espainiako Estatua da munduan desagertutako hildako gehien lurpean dituen herrialdea. Krimen horietako asko, gainera, ikertu gabe daude oraindik. Desagerrarazitako biktimen eguna zen atzo eta Espainiako Estatuko Memoriaren Foroen Federazioak Espainiako Gobernuari gogorarazi dio 88.000 hildako inguru daudela oraindik lurperatuta.

88.000 horietatik 20.000 inguru Frankismoaren biktimak direla uste da, Espainiako Estatuko Foroen Federazioak ohartarazi duenez.

Desagertutakoen zifra ez da zehatza, teorietan eta kalkuluetan oinarritutako hurbilketa da. Beti gutxienekoa aipatzen da badaezpada, baina askoz gehiago izan daitezke. Espainiako Estatuko Foroen Federazioako Emilio Silvak adierazi du “Probintzia bakoitzeko hiriburu guztietan dago hilobi bat, baina hilobi barruan egon daitezkeen pertsona kopurua zaila da jakitea. Diktadurako dokumentazio asko desegin dira eta kasu batzuetan familiartekoek ez dute erreklamaziorik egin”.

Hobi komun gehienak Aragoin (594) eta Andaluzian daude (492). Euskal Herrian orain arte 92 aurkitu dira.

Espainiako Gobernuak eta epaileek ez dituzte bete Argentinako juztiziak egindako eskariak. Prozesu hori babesten duen AQUA herritar sareak egoera hori salatu du.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Público | Kaos en la Red
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys