Nafarroako Fusilatutako Senitartekoen Elkarteak 1936an hildako 52 nafartar omenduko ditu larunbatean Cadreitan. Elkarteak “ikerketa serioa” egitea eskatu du, 78 urteren ostean senideen gorpuzkiek desagerturik jarraitzen dutelako.
52 nafartarren bilaketa “kale itsu batean” dagoela salatu dute ekitaldien aurkezpenean. “Ulertzen ez dugun isiltasuna” dagoela diote.
1979an 52 nafartarren gorpuzkiak Hildakoen Bailaratik Nafarroara eraman zituzten baina hortik aurrera hauen arrastoa galdu zuten. Olga Alcega elkarteko bozeramaileak adierazi du uste dutela Corellatik gertu dagoen hilerri batean hobiratu zituztela. Aranzadiko teknikariek panteoi bat ireki zuten gorpuzkiak bertan zeudelakoan, baina oker zeuden.
Omenaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Iruñeko gartzela zaharraren orubean Non daude gure hildakoak? lelopean. 19:30ean Valcaderan (Cadreita) jarraituko dute ekitaldiarekin. Iruñetik Cadreitara autobusa jarriko dute.
1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.
Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]