François Ozonen Dans la maison filmak jaso du Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Literatura irakasle bat eta haren ikasle bat protagonista dituen filmak kritikaren harrera beroa izan zuen eta kiniela guztietan zegoen. Fernando Truebak irabazi du zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra El artista y la modelorengatik, José Sacristanek aktore onenaren Zilarrezko Maskorra El muerto y ser feliz filmean egindako lanarengatik eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ex aequo irabazi dute Katie Coseni (Foxfire) eta Macarena Garciak (Blancanieves).
Hau da Zinemaldiaren palmares osoa:
Film onenaren Urrezko Maskorra: Dans la maison (François Ozon).
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Fernando Trueba (El artista y la modelo),
Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: José Sacristan, (El muerto y ser feliz).
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Katie Coseni (Foxfire) eta Macarena Garcia (Blancanieves).
Epaimahaiaren Sari Berezia: Blancanieves (Pablo Berger)
Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria: Dans la maison (François Ozon).
Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria: Fasle kargadan (Touraj Aslani)
Epaimahaiaren aipamen berezia: The attack (Ziad Doueiri).
Sail Ofizialeko sariez gain, besteetakoak ere banatu dituzte. Euskal Herriko zinemari dagokionez, Serbitzu saria Pablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak irabazi dute Pura vida filmarengatik.
Zuzendari Berrien Kutxa Saria Fernando Guzzonirentzat izan da Carne de perron egindako lanarengatik eta bi aipamen berezi egon dira, Majid Barzegar (Parviz) eta Adrian Sabarentzat (El limpiador).
Informazio gehiago:
Aurtengo Zinemaldiko sari guztiak, jaialdiaren webgunean ikus ditzakezue.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.