Frackingaren aurkako manifestazioa egingo dute urriaren 6an, larunbat honetan, Gasteizen. Gasa ateratzeko sistema horrek izan ditzakeen ondorio kaltegarriak salatu eta bertako segurtasuna eta ingurumena babesteko aterako dira herritarrak kalera. Manifestazioa Bilbo plazatik aterako da arratsaldeko 18:30etan.
Manifestazioa deitu dutenek diotenez, proiektu honek hamaika ondorio negatibo ekarriko dizkio lurrari. Ingurumena eta osasuna kaltetuko dituela, bizitza kalitatea, alegia: kutsadura erradiaktiboa, kutsadura kimikoa (uraren kutsadura, besteak beste). Azpiegitura berriak ere beharko ditu eta horrek ekarriko dituen arriskuak nabarmendu dituzte: milaka putzu, zulaketak, harria lehertzea, industria gunea bilakatzeak… Eta ekonomikoki garestia aterako da.
Frackinga gasaren ustiapen teknika bortitza da. AEBn garatutako proiektu hau isilpean iritsi da Arabara. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarrora zabaltzeko asmoa ere badago, baita Burgos, Errioxa, Kantabria, Palentzia eta beste lekuetara ere.
Izango dituen ondorioen artean aurkitzen da ura kutsatzearena. The Ecologist hilabetekariak adierazi du iturri bakoitzean 22metro kubiko gai kimiko erabiliko direla. Industriaren bozeramaile batek uraren %1a baino ez dela kimikoa esan ondoren.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.