Lau urte eta sei hilabeteko kartzela eskaera Alvarez, Etxeberria, Permach, Landa eta Aldasororentzat

  • Herriko tabernen auzian fiskaltzak bederatzi pertsonaren aurkako akusazioa erretiratu du eta gainontzekoei zigor eskaerak murriztu dizkie. Xeheago:

    Batetik, Isabel Mandiola eta Santi Hernando libre geratuko dira fiskalak eta AVTk eta Dignidad y Justiciak (DyJ) ez dutelako zigorrik eskatu beren aurka.

    Bestetik, Adolfo Araiz, Mikel Arregi, Carlos Rodriguez, Esther Agirre, Kepa Gordejuela, Pedro Félix Morales eta Andrés Larrearen aurka fiskalak ez du zigor eskaerarik egin, baina AVTk eta DyJ-k bai.

    Lau urte eta sei hilabeteko kartzela eskaera egin du fiskaltzak Rufi Etxeberria, Joseba Permach –hauentzat lehen 12 urte– Karmelo Landa, Joseba Alvarez, eta Juan Kruz Aldasororentzat. Azken hiru hauei lehen 10 urteko eskaera egiten zien.

    Beste hauentzat fiskalak bi urte eta sei hilabete eskatu du ETAko kide izatearen akusaziopean: Txekun Lopez de Aberasturi, Jasone Manterola, Floren Aoiz, Juanpe Plaza, Antton Morcillo, Santi Kiroga etaJon Gorrotxategi. Lehengo eskaera 10 urtekoa zen.

    Beste hauentzat fiiskalak bi urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du ETArekiko kolaborazioagatik: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Jon Martinez, Juani Lizaso, Jaione Intxaurraga, Ruben Andres, Enrike. Alaña, Agustin Rodriguez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaiz, Izaskun Barbarias  eta Sabin Del Bado. Lehengo eskaera 8 urtekoa zen.

    Zigorrak txikitzeko auzia eta ahozko auzia gehiegi luzatu izanaren aringarria erabili du fiskalak. Auzia 2002an hasi zen, 2008an bukatu zen instrukzioa eta ahozko auzia 2013ko urrian hasi zen.


2014ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:04
Herriko Tabernetako auzipetuak Espainiako Auzitegi Nazionalean, iazko urrian (Argazkia: Eitb.com)

Karmelo Landaren balorazioa epaiketatik irten ostean.

 

Floren Aoiz auzipetuarekin hitz egin dugu epaiketara sartu aurretik. Ikusi bideoa:

Gaur jarraitzen ari da Espainiako Auzitegi Nazionalean Herriko Tabernen Auzia moduan ezagututako 35/2002 sumarioaren ahozko saioak. Auzia 2002an abiarazi zuen Baltasar Garzon epaileak eta ezker abertzaleko 36 pertsona eta 110 herriko taberna eta elkarte ere epaitzen ari dira.

Ezker abertzaleko indar politikoak legez kanpo jartzeko abiapuntua izan zen. Epaiketa 2013ko urriaren 17an hasi zen eta seguruenik datorren martxoaren 12an bukatuko da. Gaurko eguna garrantzitsua da fiskaltzak bere azken zigor eskaerak egingo dituelako.

Auziperatutako  36 pertsona hauetako gehienak ezagunak dira HB eta Batasunan izandako jarduera politikoagatik eta, hain zuzen ere, jarduera horregatik leporatzen zaie ETAko kide izatea. Horietatik bi laguni hamabina  urteko kartzela eskatzen zaie, hamasei pertsonari hamar urte eta beste hamabosti zortzi urte, guztira 304 urteko espetxe zigor eskaera.

Auziaren akusazio nagusia da herriko taberna eta elkarteen jarduera ETA finantzatzeko baliatzen zela eta horregatik hauetako arduradunak ere deklaratzera deitu izan dituzte azken bost hilabete hauetan, nahiz eta ez dagoen zigor eskaerarik haientzat. Elkarte hauen guztien kasuan, arriskua da erruduntzat hartuz gero jarritako erantzukizun zibilari aurre egiteko itxi eta bahitu egin ditzaketela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
Ezker Abertzaleko familia baten etxebizitza tirokatu zuen polizia nazional ohia epaituko dute ekainaren 11n

Polizia ohiak onartu zion Ertzaintzari berak egin zuela tiro eta agenteek legez kanpoko hainbat arma atzeman zizkioten etxean. Akusazio partikularrak 13 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatuko du armak eta lehergailuak gordetzeagatik eta kalteak eragiteagatik. Fiskaltzak,... [+]


Non dago ezker abertzalea?

Euskal Herrian eta Europan bizi den euskal herritar bat naiz.

Europako egoera geopolitikoa kontuan hartuta, nahiz eta 2014ean hasitako gatazka izan, Mendebaldeko hedabide ofizialek Ukrainako guda deitzen duten gerra 2022ko otsailean hasi zen, eta dagoeneko hirugarren urtean... [+]


Beste emakume batek salaketa jarri du, Ertzaintzak Donostian egindako kargetan zauritu zutelako

Buruan foam jaurtigai batekin kolpea jasotako emakumeaz gain, bigarren pertsona bat zauritu zen Donostian asteartean ertzainek Realeko zaleen aurka egindako oldarraldietan. Ertzaintzak jakinarazi du kasu hau ere ikertzen ari dela.


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude