Firefoxek Internet Explorerrek baino zabalpen handiagoa du Finlandian eta Eslovenian


2007ko martxoaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:01

XiTi aholkularitza enpresa frantziarrak emandako datuen arabera, europarren %25ek erabiltzen dute Mozillaren Firefox nabigatzailea. Oraindik Microsoften Internet Explorer da nagusi ia herrialde guztietan, baina kode irekiko nabigatzaileak geroz eta zabalpen handiagoa du, bereziki Europa erdialdean eta iparraldean. Alemanian, esaterako, internauten %36k nabigatzen dute Firefoxekin eta Eslovenian eta Finlandian, dagoeneko herritar gehiagok erabiltzen dute Mozillaren nabigatzailea Microsoftena baino. Aitzitik, Mediterraneo inguruko herrialdeetan Explorer da oraindik nagusi. Frantziarren %22,3k erabiltzen dute Firefox, eta espainiarren %15,7k.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Software librea
AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude