Indiako Gobernuaren zerbitzura leudeke Apple, Blackberry eta Nokia

  • Ziber-segurtasunean aditua den Christopher Soghoian estatubatuarrak twitterren idatzitako mezu baten arabera, hacker talde batek Indiako inteligentzia militarraren barne-agiri batzuk atzeman eta sarean ipini ditu.


2012ko urtarrilaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Dokumentu hauek diotenez, Indiako gobernuak hainbat telefono operadore (Blackberry, Nokia eta Apple aipatzen dira) behartu ditu mugikorretara ezkutuko sarbidea ahalbidetzera, herrialdean haien zerbitzuak eskaintzearen truke.

Agirien arabera, Indiako gobernua operadoreek eskaintzen dioten zerbitzu horretaz baliatzen dira AEBen nazioarteko harreman ekonomikoen inguruko mezu elektroniko konfidentzialak eskuratzeko. Mannan Krakkar blogari indiarrak gaiari buruz idatzi du zdnet.net webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude