AEB

Ferguson: Sua AEBen bihotzean

  • Abuztuaren 9an, polizia batek armarik ez zeraman Michael Brown 18 urteko gazte beltza hil zuen tiroz AEBetako Ferguson hirian, Missouriko estatuan. Gertatutakoak haserre handia eragin zuen –herritar beltzen artean bereziki– eta indar armatuek oraindik ez dute istiluak itzaltzerik izan. Bart tiroketak izan dira Fergusonen; militarrek 30 manifestari baino gehiago atxilotu dituzte eta bi lagun balaz zaurituak izan dira.


2014ko abuztuaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bart ere istilu larriak izan dira Fergusonen (Argazkia: David Carson / St. Louis Post-Dispatch)

Egoeraren larritasunak bultzatuta, Jay Nixon gobernariak Guardia Nazionala mobilizatu du, "bakea" lortzea xede, baina badirudi militarrek ere lanak izango dituztela. Guardia Nazionalak larrialdi egoetan baino ez du parte hartzen, hondamendi naturalak edo, kasu honetan bezala, istilu oso larriak gertatzen direnean.

Argitu gabeko hilketa

Missouriko agintariek eta FBIko agenteek hilaren 9an zer gertatu zen argitzeko lanean ari direla azaldu dute. Brown hil zuen poliziak, Darren Wilsonek, esan du gazteak eraso egin ziola eta arma bat atera zuela, eta bere burua defendatzeko egin zuela tiro. Aldiz, lekuko batzuek diote gazteak besoak altxata zituela poliziak tiro egin zionean. Autopsiaren emaitzen arabera, Brownek sei tiro jaso zituen, The New York Times agunkariak plazaratu duenez. Herritar askok uste du "krimen arrazista" izan dela.

Hasiera batean, Fergusoneko poliziek esan zuten puru kaxa baten lapurretarekin lotura zuelakoan atzeman zutela Brown. Geroago, aldiz, polizia-buru Thomas Jacksonek adierazi zuen gaztea geratu zutela errepide erditik oinez zihoalako eta trafikoa oztopatzen ari zelako.

Segregazio handieneko guneetako bat

Berriako kazetari Amagoia Ibanek Fergusoneko liskarrei heldu die Ametsak eta galderak analisian. Halaxe dio pasarte batean: "Herritarren jazarpena, salbuespen egoera, etxeratze agindua, Guardia Nazionala eta militarizazioa. Giroa baretzeko baino gehiago, sua piztekoa dirudien estrategia. AEBetako segregazio handieneko guneetako batean, non agintea zurien esku eta 16 eta 24 urte bitarteko afroamerikarren %47 langabezian dauden; Missourin, non gobernadore demokrata zuria ezaguna den segregazioaren kontrako politikak 'garestiegi' jo eta zapuztu nahi izateagatik".

Zuzeneko jarraipena:

- Argazki, bideo, eta txio bilduma, Revolution News webgunean.

- Argazki eta bideoak Enough is Enough mugimenduaren Facebook orrian. Kolektiboak salatu duenez, hainbat kazetari atxilotu ditu poliziak, Scott Olson argazkilaria tartean.

Informazio gehiago:

- Argazki galeria New York Times-en webgunean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Israelgo Armada hornitzen duten petrolio konpainiak, gerra krimenen konplize?

Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.


TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Eguneraketa berriak daude