"Kristal apurtuen gaua" gogoan, faxismoaren gorakadaren aurkako manifestazioa Bilbon

  • Dozenaka eragilek egin dute bat faxismoaren, xenofobiaren, homofobiaren eta arrazakeriaren aurka larunbatean Bilbon deitutako manifestazioarekin. 18:00etan abiatuko da Moyua plazatik.


2013ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Kristallnacht" edo "Kristal hautsien gaua" webgunean paratu dute deialdiari buruzko informazioa. 1938ko azaroaren 9an, SS talde paramilitarrak ia ehun judutar hil eta 30.000 atxilotu zituen.

"Kristallnacht" edo "Kristal hautsien gaua" webgunean paratu dute deialdiari buruzko informazioa. 1938ko azaroaren 9an, alderdi naziaren SS talde paramilitarrak ia ehun judutar hil eta 30.000 atxilotu zituen Alemanian eta Austrian. Haien sinagogak suntsitu zituzten, etxebizitzak, ospitale eta eskolak, saltokiak... Erasoak amaitzean, hautsitako kristal puska mordoa aurki zitekeen kaleetan. Hortik Kristallnacht izena.

Gertaera horiek ekarriko dituzte gogora Bilboko manifestazioan. "Naziek, hainbat ghettotan bortizki sartu eta judutarren, homosexualen, ijitoen eta etorkinen kontrako eraso faxistak burutu zituzten", diote deitzaileek. "Krisia aitzaki, naziek kolektibo jakin batzuen kontra xaxatu zituzten herritarrak, eta jendartearen sufrimenduaren erantzule gisa identifikatu. Tamalez, egungo krisiak garai hartako testuingurura garamatza berriro ere, eta garaiko urrats asko, gaur egun errepikatzen hasiak dira: eskuin muturreko alderdi politikoen eta talde nazi-faxisten gorakada, jendarte-pentsamenduan nolabaiteko ideologia homofobo eta arrazistaren justifikazioa, eta gutxiengo sozialen eta disidentzia politikoaren kontrako eraso pogromistak".

Manifestazioarekin bat egin duten eragileek "kezka zintzoa" adierazi dute, egoera honi aurre egiteko "konpromisorik sendoenarekin" batera: "Azaroaren 9an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Faxismoak, homofobiak, arrazakeriak eta xenofobiak aurrera jarraitzen dute, eta eskuin muturreko proiektu bera 'Estatuen arrazoi' eta jarraibide gisa ezarri nahi duten indar politiko eta talde nazi-faxistei aurre egin behar diegu. Horretarako, ezkerreko herri mugimenduen presentzia indartzearen beharra dugu: beharrezkoa den lehen pauso xumea, alegia".

Manifestazioa amaitzean Rap jaialdia egingo da Zazpi Katu Gaztetxean.

Manifestazioarekin bat egin duten eragileetako batzuk:

Ikasle Abertzaleak

Ernai

Gazte Komunistak

EHGAM

Elkartzen

Askapena

Ikasle Ekintza

Herri Norte Taldea

Piratak Athletic Taldea

Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataforma

Bizigay

Gazte Abertzaleak

Urtxintxa Eskola

Desazkundea

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude