M15

Ezkerra siestatik jaiki zenean, iraultza bertan zegoen

  • Herri mugimendu berri asko ari dira jaiotzen munduan demokrazia parlamentarioa baino parte hartze handiagoa eskatuz. Horien aurrean, alderdi gisa funtzionatu duen ezker tradizionala nola kokatu den aztertu du Emilio Pizocaro kazetari espainiarrak Crónica Popular webgunean. Artikuluko pasarte esanguratsuenak euskaratu ditugu.


2013ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Brasilgo mobilizazio handiek munduko beste hainbat lekutakoak ekarri dituzte gogora.

Orain dela urte batzuk Alain Badiou filosofo frantziarrak, gertakariei aurrea hartuz, tesi ausarta eskaini zuen: XXI. mendea iraultza demokratikoz beteta dator. Norabide berean egin du gogoeta David Harveyk Hiri errebeldeak: hiri-eskubidetik kaleko iraultzara liburuan.

Brasilgo eta Turkiako manifestazioek berresten dute Badiou eta Harvey ez dabiltzala oker. Historiako beste momentu batzuetan bezala, txinparta txiki batek herriaren haserrea piztu du planetako leku ugaritan.

Esplikazioen unera iritsita analista serio guztiek sakoneko arrazoi bera sumatzen dute. Herriek parte hartzea exijitzen dute. Ez daude prest ordena liberalaren aurpegi anitzeko gobernua pasibotasunez onartzeko.

(…)

Ezker tradizionaleko burokraziak harrituta agertu dira fenomeno horien aurrean. Ez da harritzekoa. Espainian, Brasilen bezala, M15 mugimendua sortu zenean ezkerreko zenbait buruzagik konfiantza gutxirekin erantzun zuten.

Gertatzen da gure ezker zaharra lo luzeko siesta egiten ari zela. Supituki eskuineko begia ireki zuenean, ez zen falta izan matrize estalinistako paper-kakazlerik mugimendua gutxiesteko; ez zen falta izan intelektualik gertakari kultural iragankortzat jotzeko; ez zen falta izan CCOOko buruzagirik ultra-eskuineko konplota ikusten zuela esateko.

(…)

Ezker zaharra ez da konturatu iraultzailea izango den garai baten atarian gaudela. Mobilizazio handi hauek lehenbiziko proba-akats ekintzak dira herrientzat. Indarrak neurtzen ari dira finantza-kapitalaren zerbitzuko kasta politikoekin.

Bide horretan ezin da aldez aurretik baztertu hauteskundeetan parte hartzea. Besterik da pentsatzea hori dela medio bakarra eta garrantzitsuena. Gertakariei bizkarra ematea da hori, ez konturatzea gaur egungo sistemak zilegitasun demokratiko guztia galdu duela.

Arrazoi du Manuel Castells irakasleak esaten duenean aldaketa “mugimendu matxinatuen” eskutik etorriko dela eta ez ezker zaharraren egituretatik, ez baitaukate pentsamendu estrategiko iraultzailerik.

(…)

Egoera berri honetan, zabalduko ote du ezkerreko begia ezker instituzionalizatuak? Aterako al da hauteskundeen lozorrotik?

Egia esateko, sinesgarria izan nahi baldin badu, mahaian jarri beharko ditu ez kupo parlamentario batzuk bakarrik, eraldaketa iraultzaile demokratikorako taktika eta estrategia baizik. Momentuz, Joaquin Miras eta Joan Tafallari jarraituz, geroz eta gehiago dira uste dutenak ezker zaharra soluzioa baino, arazoa dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M15
Maskara hau ezagutzen? Haren sortzailea Gasteizen izango da laster

David Lloyd, V for Vendetta komiki ezagunaren sortzaileetako bat, Gasteizen izango da otsail hasieran. Ignacio Aldecoa kultur etxeak eta Caracola Comic-ek hiru eguneko jardunaldiak antolatu dituzte komiki horren inguruan.


2018-11-13 | Iñigo Igartua
Madrilen M15a hasi zen gauean atxilotu zituzten hamalau laguni 74 urteko espetxe zigorra eskatzen die fiskaltzak

18-26 urte bitarteko hamalau auziperatuei, desordena publikoak, kalteak, lesioak, erresistentzia eta autoritateari eraso egitea leporatzen diete. 15M libertad izeneko babes kolektiboak absoluzioa eskatu du.


Marina Garcés
"Borroka konkretu bakoitzean guztia dago jokoan"

Ideia sakonak ulergarri eta ukigarri egiteko gaitasun harrigarria dauka Marina Garcés filosofo kataluniarrak (Bartzelona, 1973), pentsamendua eguneroko bizipenekin konektatzeko argitasuna; eta bizi ditugun garai nahasi hauetan, jarrera bat: eraldaketaren aldeko apustua... [+]


Asanblada eta kanpalekua. Politika, bestelako munduak sortzeko

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan... [+]


2016-07-04 | Estitxu Eizagirre
Gipuzkoa Zutik izan den bidaiaz, Fernandez Savaterrekin hausnarrean

Egunak joan ahala, biziraupenaren larritasunik gabe eta denboraren prespektiba lagun, 23 egun iraun zituen Gipuzkoa Zutik kanpaldiari buruzko analisiak gehitzen doaz. Hainbat kidek Amador Fernandez Savaterrekin izandako elkarrizketatik ideia hauek bildu ditugu.


Eguneraketa berriak daude