Piztu Ezazu Argia gunera joan.

AHT ez dela errentagarria izango dio Roberto Bermejo ingeniariak

2012-10-23
alde 0    kontra 0
"Lurraldeak txikitu eta eremu handiak artifizial bihurtzen dituztela", dio Roberto Bermejok

Roberto Bermejo Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordeko kidearen hitzetan Abiadura Handiko Trenak (AHT) merkantzia trafikoari soilik egingo dio mesede. Ekonomiari eta ingurumenari egingo dien kalteez ohartarazi du Deia egunkariak plazaratutako elkarrizketan.

“Abiadura handiko trenbide sareek lurraldeak txikitu eta eremu handiak artifizial bihurtzen dituzte. Azpiegitura erraldoiak behar dira, tunel erraldoiak. Baita mantenu lan handia ere”, adierazi du Bermejok. "Euskal Y"-az gain, 40 ibilbide proposatu ziren 1980ko hamarkadan Hego Euskal Herriko komunikazioa hobetzeko. Bermejoren arabera, "H" izeneko linea bat bazegoen, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren arteko lotura aurreikusten zuena, baina norbaitek gaur egungo ereduaren alde egiteko "ideia zoragarria izan zuen".

Merkantziak trenez garraiatzearen aldekoa da Bermejo, baina AHTren kalteak azaldu ditu: “AHTk merkantziei egiten die mesede, petrolioaren prezioaren gorakada jasaten ari diren horiei. Enpresariek ez dute abiadura handiagoa nahi, prezio baxuagoak baizik. Ekonomikoki ordea oso garestia da". Espainiako Sustapen Ministerioak dioenaren arabera kilometro bakoitza mantentzeak, urtean, 100.000 euroko kostua izango du (tunel barruko kilometroek 200.000 euro).

“Frantziak, Hollanderekin, erabaki du ez zaiola Bordeletik mugara doan abiadura handiko linea interesatzen. Frantziarrek ilusioa zuten, baina kamioien trafiko handiaz jabetu dira. Merkantziek lehentasuna dutela konturatu dira orain”, gaineratu du ingeniariak. Bere hitzetan, bestalde, Patxi Lopezek egin duena "tontakeria" da: "Mundua beste norabide batean biratzen ari da orain, hori da ekonomialari eta garraiobideen adituek dioguna”. Gipuzkoan 400 milioi euro beharko lirateke AHTrekin jarraitu ahal izateko. Irabaziak lortzeko lehen urtean 10.000 bidaiari beharko lirateke eta hori inon ez dela lortu azaldu du Bermejok.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Deia
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys