Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Donostiako Udalak ez du zezenketa enpresekin hitzarmenik sinatuko aurrerantzean

2012-08-20
alde 0    kontra 0
Antonio Barrera ikurrinarekin aritu zen Donostiako zezenketan, hirian zezenketen jarraipena aldarrikatu eta aurkakoak probokatu asmoz.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak adierazi duenez, aurten amaitu da Illunbeko zezen plazaren akordioa, eta Udalak ez du beste zezenketa enpresaren batekin berrituko. Zezenketen aurkako diskurtsoa %100 babesten duela adierazi du.

Izagirrek esan du Illunbeko egitura ezin dela mantendu urte osoan zazpi zezenketa egiteko, eta azaldu du kirol erabilera emango zaiela hemendik aurrera. "Ez dago inongo konpromisorik abonatuekin, enpresarekin zegoen konbenioa amaitu egin da, eta zezenketak ez dira festaren erdigunea, orain urte batzuk jada ez ziren bezala", adierazi du.

Amaitu berri den Donostiako Aste Nagusiaren balantzean mintzatu da Donostiako zezenketen etorkizunaz.

PSEk eta PPk mozioa aurkeztuko dute kontzesio berri bat sinatzeko aukera izan dezaten, eta EAJk "eztabaida lasaiagoa" eskatu du. Erabakia, dena den, Izagirreren exekutiboarena da, eta zezenketen aurkako jarrera irmoa hartu dute.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys