"Egia da, A ereduarekin zerbait egin behar dugu, nahi dugulako derrigorrezko hezkuntza aldia amaitzean, ikasleek bi hizkuntzak jakitea. Ez da posible 13 edo 16 urte eta gero, euskarazko hiru-lau-bost ordu emanez astero, ikasleek txintik ere ez jakitea. Uste dut, agian, metodologia begiratu beharko dela. Irakasleekin hitz egin, A eredua aukeratzen duten familiekin. Saiatuko gara A ereduaren barruan ere euskara erabiltzen irakasgai batzuk irakasteko. Ikasleak barnetegietara joan daitezela bultzatuko dugu, euskal idazleen material didaktikoak eskainiko ditugu..." (2009-06-28)
[Pasa den astean A ereduan hainbat irakasgai euskaraz ematea proposatu zuen Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Bada, Leopoldo Barreda PPko kideak proposamena kritikatu du. Dioenez, "dena aldatu edo hobetu liteke, baina ezin da A eredua B eredu bihurtu". Gaztelaniazko ereduaren aldeko hautua egin nahi duten gurasoen eskubideak errespetatu egin behar direla esan du].
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403