100.285 artikulu daude sortuta euskarazko Wikipedian albiste honen erredakzio tenorean. Euskararen debekua izan zen 100.000. sarrera eta erabiltzaile bakarrak hasi beharrean –hori izan ohi da jokabide orokorra webgunearen funtzionamenduan–, entziklopedia digitalean idatzi ohi duten zenbait erabiltzaileek, muga sinbolikora heltzen ari zirela konturatuta, gaia denen artean adostu eta era bateratuan idatzi zuten. Igande goizaldean sortu zuten 100.000 artikulua, wikilarietako batek ARGIAri jakinarazi dionez.
32 dira Wikipedian 100.000 artikulutik gora dituzten hizkuntzak. UNESCOk Wikipedia Gizateriaren Ondare izenda dezan kanpaina hasi dute mundu mailan fundatzaileek. Horretarako Alemaniako agintariekin harremanetan ari dira, estatu honek hautagaitza bultza dezan.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403