Asteburu honetan Larrabetzun (Bizkaia) euskarazko literatura izan da protagonista Literaturia jaialdian. Literaturaz gozatzeko haur, gazte eta helduentzako ekintzak prestatu dituzte. Liburuak, mahai-inguruak, errezitaldiak, antzezlanak, liburu-aurkezpenak, kontzertuak, bertso saioak, solasaldiak eta haurrentzako ekitaldiak izan dira asteburuaren osagarri.
Besteen artean liburuen aurkezpenak, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren bertso-trama literarioa, Ruper Ordorikaren kontzertua, eta mahai inguruak egon dira hain justu. Mahai inguruan Mikel Martinez (antzezlea), Xabier Mendiguren Elizegi (idazlea), Alaitz Olaizola (antzerkigilea) eta Borja Relañoren (Artezblai aldizkari teatraleko arduraduna) hartu zuten parte. Poesia errezitaldiekin amaitu zen atzo asteburua Miren Agur Meabe, Jon Benito, Paddy Rekalde, Asier Serrano eta Antonio Casado de Rocharen eskutik.
Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.
Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.
Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]
Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.
Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]
Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]