Maiatzaren 20an argitaratutako deialdiaren arabera, guztira 5.480.000 euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak euskaraz lan egiten duten prentsa, irrati, telebista eta Interneteko komunikabideentzat. Batik bat euskaraz aritzen diren irrati eta telebistek igarriko dute murrizketa, eta baita euskarazko orriak edota gehigarriak argitaratzen dituzten erdarazko komunikabideek ere. Bestalde, Interneterako eta aldizkarientzako laguntzak iaz baino handiagoak izango dira.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.