Dozenaka guraso irten ziren atzo Iruñeko kaleetara euskarazko haur eskola bat eskatzeko asmoarekin. Umeak aulkian hartuta, umore giroan egin zuten eskaria Iruñeko kaleetan zehar.
Erakundeen utzikeria salatu zuten, eta hori islatze asmoz, bi erakunde lotu zituzten protestaren ibilbidean: Nafarroako Parlamentutik abiatu ziren eta Iruñeko udaletxean amaitu zen manifestazioa.
Euskarazko haur eskolaren aldarriarekin beste ekimen batzuk ere egin dituzte, aurrematrikulazio kanpaina hastear den une honetan.
- Informazio gehiago: Eman bidea. Alde zaharrean haur eskola euskaraz blogean.