Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Kilometroak 2012: balorazio "erabat positiboa" egin dute antolatzaileek

2012-10-08
alde 0    kontra 0
Izan ziren kontzertuetan jende mordoa bildu zen.

Kilometroak arrakastatsua izan zen atzokoan Andoainen ospatu zena. Aita Larramendi ikastolari eraikin berria egiteko eta euskarari bultzada emateko, milaka pertsona hurbildu ziren Andoaina. Bertaratu zirenei eskerrak ematearekin batera, antolatzen lagundu zien 1.700 boluntario eta ikastolako jendearen lana goraipatu zuten antolatzaileek. Bestalde, aurtengo edizio honen balorazio "erabat positiboa" egin dute. Beraiek jaso duten bultzadaren ondoren Tolosako Laskoain ikastolak antolatuko ditu 2013ko kilometroak eta lekukoa hartu ostean jasoko duten bultzadaz gain “beraiek pasa duten bezain ondo pasatzea” espero dutela adierazi du ikastolako arduradunak.

Eguraldia lagun izan zuten atzokoan Andoaina gerturatu zirenek, izan ere, eguzkia lagun izan zuten zirkuituak zituen 6,3 kilometroak egiteko. Hainbat ekitaldi desberdin izan ziren Andoaingo herrian zehar banatuta zeuden gune desberdinetan, esaterako, Zuloak, Ingo al deu, Mikel Markez eta Erramun Martikorena elkarrekin, Anje duhalde eta beste hainbat musikari izan ziren bertan.Bestalde, kirolak ere izan zuen bere tartetxoa, segalariekin, eta herri kirolekin.

Ordezkari politiko ugari gerturatu zen bertara, eta beraien adierazpenak egiteko baliatu zuten abagunea.

Isabel Celaá hezkuntza sailburuak "iraganeko akordioak berriro egin eta euskal hezkuntza etorkizunera eramango duen bide berria" egitea proposatu zuen. EAEko Hezkuntza sailburuak, hezkuntza lege propioa eskatu zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat. Lege berri honek, hizkuntza eredu zaharra hobetu egin behar lukeela "PPren eraso ideologiko garrantzitsuari aurre egin" behar diola gaineratu zuen, Espainiakohezkuntza erreformei erreferentzia eginez.

Bestetik, Arantza Manterola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak bat egin zuen Celaák aipatutako Lege berriaren ideiarekin eta Herri ekimenaren garrantziaz eta beharraz ohartarazi zituen gerturatu zirenak. Dena den baina administrazioarilaguntza eta inplikazioa ere eskatu zion.

Horrez gain, Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusiak, diputazioak euskalduntzearekin duen konpromisoa berretsi zuen. “Mehatxu eta irain guztien gainetik ari gara horretan, baina ez gaude asetuta eta ez gara betekadaren beldur”. Honekin joan den urtean Azpeitian eginiko Kilometroetan esanikoa betetzen ari direla jakinarazi zuen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | Berria | Noticias de Gipuzkoa | Gara | El Diario Vasco | Deia
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys