Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskarak 100 puntutik 5 balio ditu Nafarroako telebista lizentzien lehiaketan

2012-08-21
alde 0    kontra 0
Canal4 kateak hutsik utzitako lizentzia aterako dute lehiaketara.

Nafarroako Gobernuak hamabost urterako 22 telebista lizentzia atera ditu lehiaketara: bi herrialde osorako eta beste hogeiak bost eskualdetako tokiko telebistentzat: Iruñerrian, Lizarrerian, Zangozaldean, Tafalla inguruan eta Tuterako Merindadean. Lizentziak lortzeko lehian izango diren 100 puntuetatik, 5 izango dira euskararen erabilera kontuan hartuko dutenak. Eta 5 puntu horiek lortzeko, nahikoa izango da telebistaren produkzio propioaren %20 euskaraz izatea.

Lehiaketan aintzat hartuko diren baldintza gehienak teknikoak diren arren, edukiei dagozkienak ere zehaztu ditu Gobernuak: "Nafarroako Foru Erkidegoaren identitatea, instituzioak eta sinboloak errespetatzea, eta foru erkidegoa berezko lurralde gisa agertzea, bereizita, bai grafikoki eta bai deskribapenetan".

Nafarroa osorako bi lizentziak Canal 4 eta Popular TV kateek hutsik utzitakoak dira. Eskualdeetako lizentzien lehiaketa aurretik ere egin izan da, baina Popular TVren jabea baino ez da aurkeztu. Oraingo honetan, hilabeteko epea dago lehiaketara aurkezteko.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys