"Nola gelditu euskararen galbidea eta kontrako norabidera ekarri? Antza denez, neoplatonismoz, gaur egungo fetitxe edo ideia handiak baliatuz: Integrazioa, Adostasuna, Guztien Eskubideak, Aniztasuna, Demokrazia, eta noski, Erakargarritasuna, merkatua, merkatu kulturalean euskarazko produktu erakargarriak ezinbestekoak direnez (...) Hor dago koska. Ez dugu gure bizimodua kolokan jarri nahi. Euskara hirugarren eta laugarren mailako kontu bat da gure bizitzan, penaz bada ere, alboratua, eragin eskasekoa, gehienontzat, iragan minez eta ukitu poetiko batez gure eguneroko bizitza hits eta goibela gozoago bihurtzeko aukera, eta batzuentzat bizimodua ateratzeko tresna, protagonismoa lortzeko bidea, boteretsu sentitzeko aukera. Horrela ulertzen da nola Jaurlaritzaren XXI. menderako adituek egindako ekarpen gehien-gehienek saihestu duten Gobernuak berak saihestu duena: gatazka. Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzaren txostenari egindako hamar kritika edo ekarpenetatik bederatzik alderdi teknikoak lantzea dute xede eta muga, hizkuntza politikaren benetako zutabeak aztertu gabe". (2009-02-04)
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403