Euskararen ezagutza aitortuko zaie D ereduko ikasleei


2010ko abenduaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Pasa den hilean, D ereduko ikasleentzako euskara tituluak sortzeko aukeraren inguruan hitz egin zuen Eusko Jaurlaritzak. Atzo, berretsi egin zuen hizkuntz gaitasunaren probetan aldaketak egitea aztertzen ari dela. Dena den, gaitasun hori ez litzateke titulu baten bidez aitortuko, zuzenean baizik. Alegia, D ereduan ikasi dutenek, Administrazioaren lan eskaintzetan euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik ez lukete egingo. Ez dute, beraz, titulu ofizialik aurkeztu beharrik izango. Egitasmoak aurrera eginez gero, unibertsitateko ikasketak egiten dituztenei EGA tituluaren mailako ezagutza aitortuko zaie; eta batxilergoa egiten dutenei B2 edo Hezkuntzako PL1 maila.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude