Eusko Jaurlaritzak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak aurkeztu ditu. 1991z geroztik bost urtez behin egiten du Euskal Herri osoa hartzen duen inkesta hori. Atzo aurkeztutako datuak, beraz, 2006. urteari dagozkio. Euskararen ezagutza hazi egin da, baita erabilera ere, baina gutxiago. Ezagutzari dagokionez, Euskal Herriko biztanleen %25,7 elebiduna da, %15,4 elebidun hartzailea eta %58,9 erdaldun elebakarra. Erabileraren kasuan, herritarren %15,3k erabiltzen du euskara erdara bezain beste edo gehiago, %9,8k erdara baino gutxiago eta %74,9k ez du erabiltzen. 16-24 urte bitarteko gazte elebidunek, esaterako, 1991n baino gutxiago hitz egiten dute euskaraz.