Erriberako Alesbesen Euskararen Eguna ospatuko dute irailaren 6an

  • Alesbes euskaldun eta euskaltzaleen topagune bihurtuko da. Euskararen Eguna ospatuko dute irailaren 6an Erriberaren bihotzean kokatzen den herrian. Antolatzaileek prestakuntza lanetan ari dira egun handia izan dadin.

Euskararen Egunerako egin duten bideoaren grabaketaren irudia (argazkia: Alesbesen Euskararen Eguna)

2014ko abuztuaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Festa goizeko hamarretan hasiko da pintxo banaketarekin eta haur, gazte zein helduentzako jarduerak antolatu dituzte. Musikarentzat ere tartea egongo da. Eguerditik hasita dantza, kantak eta jotak izango dira. Miren Fernandez Frantsesena kantautoreak girotuko du herri bazkaria, eta arratsaldean dantzaldia eta kalejira egingo dituzte.

Gara egunkariak Alesbeseko Euskararen Eguneko antolatzaileen hitzak jaso ditu: “Egun on bat pasatzea, hizkuntzari zein kulturari bultzada ematea, eta egun horretan Alesbesera datozen guztiei euskara non eta nola ikas dezaketen helaraztea, bai herrian bai Erriberako gainerako tokietan” dira festaren helburuak.

Alesbetarrek A ereduan baino ezin dute ikasi, eta euskaraz ikasi nahi dutenak Lodosa edota Tuterako ikastoletara joan behar dira. Hurrengo bideoak Erriberan euskalduna izatearen zailtasunak jaso ditu:

 

Antolatzaileek kontu korrontea zabaldu dute diru ekarpenak egiteko (3035 0077 35 0770009713). Facebokeko orrialdea ere badute informazio eguneratuarekin, eta irailaren 6an Alesbesera hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi izan dute bideo honen bidez:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


Eguneraketa berriak daude