Piztu Ezazu Argia 970x90

Euskarak eta Europako beste 20 hizkuntzak ez dute euskarri digitalean irauteko nahikoa babes

2012-09-27
alde 0    kontra 0
Europako 30 hizkuntza aztertu dituzte adituek.

META-NETek (34 herrialdetako 60 ikerketa-zentroz osatutako sare europarrak) egindako azterketa baten arabera, Europako hizkuntza gehienak "digitalki iraungitzeko arriskuan" daude, sare horretako kide den Elhuyar Fundazioak ohartarazi duenez. Euskara arrisku handiko hizkuntzen multzoan ezarri dute, katalana, galegoa, bulgariera, greziera, hungariera eta polonierarekin batera, besteren artean.

Azterketa horretan hizkuntza-teknologietako 200 adituk parte hartu dute eta, haien arabera, Europako 80 bat hizkuntzetatik 30etan hizkuntza-teknologiek duten babes-maila aztertuta, 30 hizkuntza horietarik 21etan “hutsa” edo “eskasa” da digitalki garatzeko babes edo laguntza. Egoera onenean ingelesa dago, eta haren atzetik daude alemana, gaztelania, frantsesa, italiera eta nederlandera.

Ikerketan hizkuntza bakoitzak hizkuntza-teknologien arloan duen babesa azaltzen da, lau arlotan: itzulpen automatikoa, ahots-bidezko interakzioa, testu-analisia eta hizkuntza-baliabideen eskuragarritasuna. Aztertutako 30 hizkuntzetatik 21 (%70) mailarik beherenean kokatu dituzte adituek, gutxienez arlo batean “babes hutsal edo eskasa” izateagatik.

Emaitza kezkagarriak

"Gure azterketaren emaitzak oso dira kezkagarriak", adierazi du ikerketa koordinatu duen Hans Uszkoreit katedradunak. "Europako hizkuntzarik gehienek behar baino baliabide gutxiago dauzkate, eta haietariko zenbait erabat baztertuta daude. Zentzu horretan, gure hizkuntzetariko asko ez daude prest etorkizunari aurre egiteko”. Georg Rehm doktorearen hitzetan, bestalde, “berebiziko aldeak daude, hizkuntza-teknologien babesari dagokionez, Europako hizkuntza eta teknologia-eremu batetik bestera. Hizkuntza ‘handien’ eta ‘txikien’ arteko tartea gero eta handiagoa da. Bermatu egin behar dugu hizkuntzarik txikienak eta baliabide murriztukoak ezinbesteko oinarrizko teknologiez hornituko direla; bestela, hizkuntza horiek digitalki iraungitzera kondenaturik daude”.

Azterketa pdf formatuan

Ikerketa osatzen duten 31 aleak META-NETen webgunetik deskarga daitezke pdf formatuan. Euskarari eskainitako alea hau da: The Basque Language in the Digital Age / Euskara Aro Digitalean (eskuineko azalean klikatuta kontsulta dezakezue pdf formatuan).

Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys