"Euskarabideak ohiturak aldatu ditu aurpegia garbitu nahian, baina kea besterik ez du saldu", adierazi zuten atzo Sagrario Aleman IKA-ko kideak eta Aitziber Sarasola Nafarroako AEK-ko koordinatzaileak. Euren hitzetan, "inor gutxik espero zuen aurreko hizkuntza politika erabakitzen zuen kontseilariaren diskurtsoa Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariak bere hain azkar egitea". Besteak beste, euskarazko komunikabideentzako eta euskaltegientzako diru-laguntzen murrizketak izan zituzten hizpide. Aurten, Nafarroako Gobernuak 309.000 euroko laguntza eman die IKA eta AEKren euskaltegiei, 2001ean baino %40 gutxiago.