Donapaleuko Otsail Ostegunetako programa aurkeztu dute


2013ko urtarrilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

“Euskara jendea” dokumental sorta honek abiapuntu gisa, Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du. Dokumental hauekin, ikus-entzunezko euskarrian falta zena beteko dute egileen hitzetan.

40-50 minutuko sei atalez osatutako dokumentalak, euskararen eta bere herriaren historia zabaltzea du helburu. Sei atal hauek honako izenak dituzte: Historiaren atarian, Erromako inperioan, Aniztasunaren bidean, mugetan gaindi, Gerren arteko Pizkundean eta Mundua osatzen. Historia horiek kontatzeko, historialari, hizkuntzalari arkeologo eta kulturgile ugarik hartu dute parte. pertsona horiez gain orain arte inolako ekoizpenetan agertu gabeko, Euskal herriko zein atzerriko hainbat txoko ere agertuko dira. Garai historiko bakoitza girotzeko dramatizazio txikiak ilustrazio eta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerako egokitutako musika topatuko dugu dibulgaziozko dokumental sorta honetan.

Hainbat hizkuntza desberdinetan daude azpititulatuta dokumentalak.

Dokumentalaz gain, Otsaileko ostegunetan Donapaleun hitzaldi eta emanaldi desberdinak antolatu dituzte. Lehen ostegunean, otsailaren 7an, Piarres Aintziarten mintzaldia izango da, bere  bizipenen inguruko gogoetak azalduko ditu, otsailaren 14an berriz, Ainhoa Arburua psikoterapeutak dolua nola bizi erakutsiko du, Otsailaren 21ean ETAk armak utzi dituela bi urte igaro diren honetan Emilio Lopez Adanek egoera honen eta "Madril eta Parisek duten borondate ezaren inguruan" hitz egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


2024-01-29 | Cira Crespo
José Pablo Ulibarri: euskaldunei euskaraz

1785ean Bilboko Abandoko elizaldera joango bagina, Arabako Okondotik etorritako 9 urteko mutiko bat ikusiko genukeen. Bere izebaren etxera joana zen albaitari ofizioa ikastera. Geroago, 20 urte baino gutxiagorekin Gipuzkoara joan zen soldadu, Frantziaren aurka gerran aritzera... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: Bizkarsoro

Bizkarsoro filmak jaso du ikus-entzunezkoen Argia Saria. Euskararen iragan hurbilari errepasoa egiteaz gain, jasandako zapalkuntzari eta altxatzeko grina izan zutenei aitortza egiteko modu bat da pelikula. Saria jaso dute Josu Martinez zuzendariak, Katti Pochelu ekoizleak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude