"Euskarara inoiz hurbildu ez diren Euskal Herriko erdaldunak, alde batetik, tamalgarriak dira; bestetik, abertzaleak edota eskolatuak izanez gero, auzo-lotsa eman ere bai, euskara ez jakitean duten gabezia izugarriaz konturatu ere egiten ez direlako, itsuak, gorrak eta ezjakinak beren gabeziarekin zer galtzen duten ez dakiten bezala. Mila aldiz errepikatu da edozein hizkuntzak bere hiztunei mundu-ikuskera eta inguruarekiko sentiberatasun berezia eskaintzen dizkiela, eta inguruko errealitatea bere erara ulertzeko bidea ere bai. Eta oso bertokoa izan arren, euskaraz ez dakienak ezingo du hori inoiz konprenitu, igerian ez dakienak ur-gainean flotatzean zer sentitzen den sekula jakingo ez duen bezala". (2009ko urria, 1. zenbakia)
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403