Googlek euskara gehitu du Google Translate itzulpen-zerbitzuan, beste lau hizkuntzarekin batera: azerbaiyanera, armeniera, urdua eta georgiera. Bost hizkuntzak Alpha egoeran (garapen fasean) daude eta itzulpenak ez dira guztiz egokiak, baina erabiltzaileari itzulpen hobeak bidaltzeko aukera ematen dio.