Gaur hasiko dute Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzeko Baxoa froga. “Baxoa euskaraz” aldarrikatzeko Etxepare Lizeoak, Seaskak eta Baxoa euskaraz ikasle kolektiboak elkarretaratzea deitu dute 12:30ean Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean.
Azterketak ekainaren 24a arte luzatuko dira, eta historia, geografia eta matematikan soilik izango dute ikasleek azterketa euskaraz egiteko aukera. Beste azterketak frantsesez egitera behartuta daude.
Euskal Konfederazioak bat egin du gaurko protesta deialdiarekin: "Urtero ekaina ailegatzerakoan arazo bera gertatzen da: ikasketak euskaraz egin ondotik, ikasleek ezin dituzte Baxilergoko gai guziak euskaraz pasatu" salatu dute, Kazeta.info-k jaso duenez.
Iaz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko bideo hau egin zuten.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]
Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.
Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.
Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.