Euskalerria irratiaren egoeraz hitz egin dute Europako Parlamentuan

  • Euskalerria irratiko ordezkariak Europako Parlamentuan agertu dira gaur, Izaskun Bilbao Barandica EAJko eurodiputatuak hala eskatuta, Nafarroako EAJrekin batera.


2013ko apirilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskalerria irratiaren egoera larria salatu nahi dute parlamentuan (argazkia: zuzeu.com)

“Agerraldi hau, Euskalerria irratiak bizi duen egoera bidegabearen aurrean egindako salaketaren barruan sartzen da. Euskal hizkuntza eta kulturaren aurkako politika batetik bideratutako egoera pairatzen du irratiak, Europako Kontseiluak ezarritako eskaerak betetzen ez dituena”, esan du EAJk Europako parlamentura bidali duen oharrean.

“Nafarroan euskalduna den gauza oro estigmatizatu egiten da debate politikoa saihesteko eta bertako kultura pluraltasuna ezeztatzeko” dio oharrak jarraian.

17 herrialdetako 55 eurodiputaturen aurrean hitz egin dute. Eurodiputatuen taldeko bozeramaileak aurkezpena egin du eta gero Euskalerria irratikoei hitza eman die.

Irratiko arduradunek deialdia egin dute Estrasburgotik, “Nafarroako gobernuak euskarazko hedabideei ematen dien tratu onartezina aldatzeko eskatuz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


2024-02-29 | ARGIA
Euskalgintzaren Kontseiluak dio euskara "mespretxatzen eta gutxiesten" duela Nafarroako Kontseiluak

Eremu mistoko Osasunbideako zerbitzuetako lanpostuetan euskararen ezagutza meritu gisa baloratu ahal izatearen aurka agertu da Nafarroako Kontseilua azken irizpen batean. Otsailaren 21ean eman zuen argitara. Aldiz, ingelesa, frantsesa eta alemanaren ezagutzak puntuatzen du... [+]


Eguneraketa berriak daude