EraLan proiektua Soziolinguistika Klusterrak jarri zuen abian 2006an. Gaur egun, hamaika erakundek osatzen dute egitasmoa. Lan munduko erakundeetan (pribatu eta publiko), euskalduntze bidea nola eragin aztertzen eta probatzen dute, hizkuntza lidergoaren bidez. Honelako galderak dauzkate esku artean: Nolako ezagutza soziolinguistikoa beharko luke euskara teknikariak udaleko lankide eta politikariengan lidergotik eragin ahal izateko? Zergatik da inportantea alkateak edo enpresaburuak euskaraz egitea?
- Erreportajea osorik irakurri (Bi elkarrizketa daude tartean: Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileari eta Idurre Bideguren Bermeoko alkatearekin egindakoak)

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.