Bretainiako Douarnenez hiriko Zinema Jaialdiak sail bat eskainiko die Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko kulturei. Hainbat film proiektatzeaz gain, sortzaileek hitzaldiak emango dituzte. Hilaren 19an eta 21ean, esaterako, Baleren Bakaikoa EHUko katedradunak ekonomiaz hitz egingo du; eta 22an Maialen Lujanbio bertsolariak hizkuntza eta identitatea izango ditu hizpide.
Bretainiako zinemaldia hilaren 1tik 25era bitartean egingo da eta Sagarren denbora, Prohibido recordar, Bertsolari, Lucio, La muerte de Mikel, Yoyes, Ander eta Gartxot filmak eskainiko dituzte, Kimuak programako film laburrez gain.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.