Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Gipuzkoako AHTren lan guztiak abian, baina herrialdetik kanpora loturak airean

2012-07-24
alde 0    kontra 0
Patxi Lopez: "AHT proiektua funtsezkoa da krisi garaian enplegua eta aberastasuna lortzeko"

Atzo hasi ziren AHTk Gipuzkoan barrena egin behar duen bidean, hasteko falta ziren azken lanak: Hernialde-Zizurkil. Jada martxan dira, beraz, Eusko Jaurlaritzari dagozkion Gipuzkoako hamazapi zatietako lanak. Aldiz, Bizkaiko eta Arabako zatiak egitea Espainiako Gobernuari dagokio, eta murrizketek zati horien gauzatzea atzeratu dezakete. Espainiako Gobernuak gaineratu du Gasteiz eta Burgos arteko zatia ere "egoera ekonomikoaren" menpe dagoela. Bestalde, Hendaia eta Bordele arteko zatia ere kolokan dago, Jérôme Cahuzac Frantziako aurrekontu ministro delegatuak adierazi duenez.

Hernialde-Zizurkil zatiko aurreneko harria jartzean, Patxi Lopezek Espainiako Gobernuari eskatu zion Araba eta Bizkaiko zatietako obrak aurrera eramateko, Euskal Y-a 2016rako amaituta egon dadin, aurreikusita dagoen bezala. Lopezek esandokoen harira, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariorde Jose Luis Herradorrek adierazi zuen AHTa "lehentasuna" dela eta obrekin jarraitzeko "asmo osoa" dutela, baina eman beharreko aurrerapausoak murrizketen menpe daudela gaineratu zuen.

Atzo egindako ekitaldian Lopezek gogoan izan zituen "krisi garaiotan inbertsio hau egitea dirua xahutzea dela" diotenak. "Gobernatzea ez da geldiaraztea, aberastasuna eta enplegua sortzen duen hori sustatzea baizik", adierazi zuen.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | El País
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys