Piztu Ezazu Argia gunera joan.

'Euskal Kulturgintzaren Transmisioa' aditu tituluak ezagutza sortu eta transmititzea du xede

2012-09-11
alde 0    kontra 0
HUHEZIk laugarrenez antolatu du EKT aditu titulua.u

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak (HUHEZI) laugarrenez antolatu du Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu titulua. Klaseak 2012ko urriaren 10ean hasi eta 2013ko ekainaren 5ean amaituko dira. Izena emateko epea hilaren 30ean bukatuko da.

Kultur eragile ugarik parte hartuko dute

Aurreko edizioetan bezala, aditu –eta aritu– ugarik emango dituzte kultur sorkuntzari buruzko klaseak. Haien artean dira, besteak beste, Paulo Iztueta, Mari Karmen Garmendia, Josune Ariztondo, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Eñaut Elorrieta, Ramon Agirre, Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Oihane Perea, Amets Arzallus, Petra Elser eta Idurre Alonso.

"Gure kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, hainbat helbururi erantzun nahi die egitasmoak", dio HUHEZIk: "Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus baten biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea; gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa egitea; eta kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea".

Matrikula egiteko bi modu:

1. Eskoriatzara joan, HUHEZIra. Goizez: 8:30-12:00 / Arratsaldez: 14:30-17:30.

2. Matrikula orria bete, postan gutuna zertifikatu eta HUHEZIra igorri (Dorleta auzoa z/g, 20540)

Zenbatekoa: 2.250 euro (hiru zatitan ordaintzekoa)

Telefonoa: 943 714 157

E-posta: kulturgintza@mondragon.edu

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys