Euskal Herriko udalerrien laurdenak zahartze tasa kritikoa du Gaindegiaren arabera

  • Gaindegiak aurkeztutako 2011ko zahartze tasaren datuen arabera (PDF), Euskal Herriko 2011ko datuen arabera, udalerrien laurdenak zahartze tasa larria du. 685 udalerrietatik 178k %25eko edo gehiagoko zahartze tasa du. Banaketa ez da homogeneoa, udalerrien tamainari dagokionez, 1.000 biztanletik beherako udalerriek dute tasarik altuena. Zahartzearen zonakatzeari dagokionez berriz, nabarmentzekoak dira Araba Mendialdea (%26,9) eta Ipar Euskal Herriko hainbat gune, Basabürüa (%26,8%), Pettarra (%25,9), Errobi (%24) eta Baiona-Angelu-Biarritz konurbazioan (%23,7), esaterako.


2012ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
1.000 biztanletik beherako udalerriek dute zahartze tasarik altuena.

Nafarroa Garaian ere, zahartze tasa altuko lurraldeak badaude, batez ere Pirineoaldeko eskualdean (%23,4), Estellerrian (%22,7) eta Nafarroa Erdialdeko ekialdean (%21,7). Euskal Herriko zahartze tasarik altuenak dituzten 18 udalerriak Nafarroa Garaian daude eta bakar batek ere ez du 200 biztanleko kopururik gainditzen.

Tasarik baxuena duten 6 lurraldeak ere Nafarroa Garaian kokatzen dira, hain justu, Iruñerriako partaide dira eta azken urteotan hazkunde demografiko handia jasan dute.

Hainbat udalerri desagertzeko edota epe laburrean desertifikatzeko arriskuan daude, biztanleria kopuru murritzagatik eta zahartze tasa altuagatik. Hori dela eta, txostena egin duen Gaindegiak adierazi du, "zahartze gaiak ongizate eta gizarte laguntzekin lantzera ohituta gaudela, baina komeniko litzatekeela prozesu honen alderdi ekonomikoa eta lurraldeari dagokiona ere lantzea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
"600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik"

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


Eguneraketa berriak daude